Nekazaritzako elikagai proiektuak
Helburua elikatze katearen garapen ekonomiko endogenoa eta bertan emakumeek duten presentzia sustatzea da, erabilera partekatuko instalazioak eta ekipamenduak erraztuz.
LAUTADA EKIN izeneko proiektuak osagarriak dira eta gaur egun bi kokapen dituzte: Durrumako Okiturri erabilera anitzeko nabea eta Dulantziko Erasuquyn espazioa.
Orain arte abian dauden proiektuak forma juridiko desberdinak hartu dituzten ekoizle taldeek kudeatzen dituzte.
Lautada ekin Okiturri
Donemiliagako Udalaren erabilera anitzeko pabiloian dago, Okiturri industrialdean, San Roman/Durruma herrian.
Donemiliaga Udalak elikagai enpresak sustatzeko 150 m2 lagatzen ditu nabearen barruan eta 150m2 kanpoan, bazkide ez diren pertsonei zerbitzuak eman behar dizkieten ekimenak instalatzeko.
- Lautadako Lekaleak Elkartea
SLekaleak garbitu eta ontziratzeko zerbitzua ematen du. 50m2ko bi lokal dira.Gaur egun, elkarte horrek 5 ekoizle biltzen ditu, eta 2019tik dago martxan.
m: 669781210
e: joseb5adana@gmail.com - Ekia eta Lurra S.L
Bi ekoizlek ekilore olioa eta koltza olioa ateratzen dute ekologikoan zein konbentzionalean. 2022tik dago martxan eta EKIOLIO marka komertzialarekin merkaturatzen dute
m: 610435114
Web
e: fernando@ekiolio - Lautadan Bertan S.Cooperativa
Ekoizleei eta ekoizleak ez direnei sakrifizio zerbitzua ematen dieten hiru ekoizle biltzen ditu. 2023tik martxan dagoen proiektu pilotu bat da.
m: 696531451
e: lautadanbertan@gmail.com
Documento: Normas de uso - Errota probagunearen espazioa.
Zerealak ehotzeko espazioa.
Araban zerealaren ekoizpenarekin elkartutako ehotzea eta irin salmenta sustatzeko helburuarekin eraikitzen ari den gune bat da.
945301200
adrlautada@hotmail.com
Lautada ekin Alegria/Dulantzi
Kokapena: Arrabal kalea 22. Alegria/Dulantzi
Jarduera ekonomikoak sustatu, bultzatu eta sendotzeko eskualde gunea da, batez ere emakumeen ekintzailetzara bideratua.
2024an proiektu berezi bat garatuko da, espazioak modu esperimentalean martxan jarriz proiektuaren potentziala eta zerbitzuaren azken diseinua probatzeko.
Elikadurarekin, osasunarekin, ongizatearekin eta ekoizpen eta kontsumo iraunkorrarekin lotutako jardueretarako hiru erabilera espazio eskaintzen ditu orduka edo jardunaldiz:
- Hornitutako sukaldea Ogi eta gozokietarako, deshidratatuetarako, kontserbetarako...
- “Coworking” gunea 6 pertsonentzako
- Erabilera anitzeko gela, lehentasunez formakuntza jardueretarako